Artezblai argitaletxeak 2006 urtean Euskadi Literatura Saria jaso zuen Javier de Dios idazle madrildarraren Arrainen bazka teatro testua argitaratu berri du, Harkaitz Canok euskaratuta. Liburua Hiru Argitaletxearen salmahaian izango da Durangoko Azokan, Artezblai argitaletxeak plazaratutako beste nobedadeekin batera, hala nola, FTI-Antzerkiola Imaginarioaren liburuekin batera.
Comida para peces (Hiru, 2006) Euskadi Literatura Saria jaso izan duen lehen antzezlana, istorio garaikidea da oso, mobbing edo lan jazarpen kasu baten inguruan oinarrituta. Protagonistak, Cesar, Beatriz, Fidel, Marcos eta Carolina, IZAN FEDEA aseguru etxeko langileak, agresibitate, zapalketa, azpijoko eta amarruz eraikitako munduan bizi dira, ogibidearekin alderatuz paradoxa bada ere, etorkizun zehatzik ez dutela. Bertan, egunerokotasunaren degradazioaren inguruko istorioa azaltzen da, garai batean duintasuna esaten zioten horren mutilazio isilarena.
Javier de Dios López (Madrid, 1966) bere ibilbidean idazketa, irakaskuntza eta antzerki zuzendaritza jorratu ditu etengabe, ikerketa eta sorkuntza esparru hauek bata bestearengan eragin nabarmena dutela. Ildo honetan, Madrilgo Alcalako Unibertsitateko Idazketa Dramatiko zein nerabeei zuzendutako antzerki irakasle lana aipatu beharrekoa da, baita antzerkirako egin dituen egokitzapen eta dramaturgiak, hala nola, El mal de la juventud, Esto es amor: quien lo probó lo sabe eta El libro de buen amor ikuskizunetarako prestatuakoak. 1996 urtean La Barca Teatro konpainia sortu zuen, berak idatzitako zein beste antzerkigileen testuak taularatzeko asmoz, betiere, ardura nagusi batekin: gizarte garaikidea eta honen kontraesanetan sakontzeko antzerkiak duen gaitasunaz baliatzea. La Barca konpainiarekin taularatutako antzezlanen artean Todo va bien (1998), Chat (2001), Indefensos (2001), Comida para peces (2004. Euskadi Literatur Saria) eta Habilidades sociales (2007). Halaber, beste konpainia batzurekin Vacío (2001) eta Tiempo (2005) antzezlanak estreinatu ditu.
Es decir, que la obra de teatro Comida para peces, del autor madrileño Javier de Dios, que ganó el pasado año el Premio Euskadi de Literatura (por primera vez a una obra de teatro y por primera vez a un autor no vasco, porque podía competir ya que el texto se publicó en la editorial vasca Hiru) aparece esta semana traducido al euskera gracias a la labor editorial que está realizando Artezblai.
Javier de Dios ha estrenado todos sus textos con la Compañía La Barca Teatro. Es autor de Todo va bien (1998), Chat (2001), Indefensos (2001), Comida para peces (2004) y Habilidades sociales (2007), que está ahora mismo en cartel en la Sala Ítaca de Madrid.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario